C.D. Fortuna K.E.

Behobia - Donostia

Noviembre

Behobia-Donostia Fortuna Kirol Elkartearen proba nagusia da. Gure kirol elkartearen helburua zintzoki betetzen duena oinarrizko kirola sustatuz eta Fortunaren ekitaldien ezaugarriak dituena: kirol ekitaldi erakargarria, antolakuntza ona eta kirolari herrikoiari zuzendutako zerbitzua.

 

Noviembre

Información general

Behobia-Donostia lasterketa bat baino gehiago da. Behobia-Donostia batez ere sentimendu bat da. Urte askotan zu bezalako milaka lasterkariren ilusio, sentsazio eta esfortzuek sortutako sentimendua eta, beste gutxik bezala, kirola ulertzen, gozatzen eta maitatzen duen herri baten harrerak eta jarrerak sortutako sentimendua.

Lasterkariak helmugara iristen Zurriola pasealekutik

Ziurrenik Behobian beste lasterketa batzutan ezagutu gabeko emozioak bizi ahal izango dituzu. Goizean, mugarantz, korrikalariz gainezka dauden trenetik hasi, eta Donostiako Boulevardera, irudikatzen zaila den ikusleen bi hormen artean helmugaratzean bizi ahal izango dituzu.

Atzean geratuko dira Behobiako, irungo auzo txiki eta berezi honetan bizitako irteera estu eta mugikorra, beroketako minutu luze eta animotsuak, gauzak erraztu dizuten zerbitzuekin, gurpildun aulkien irteera hunkigarria, jendez gainezka dauden Irungo kaleak, Tour-eko piriniotako etapa dirudien Gaintxurizketako igoera, oraindik zelai berdeen artean dauden Lezoko aldapatxoak, gero eta alaiagoa den Pasaiako Portuko igarotzea, eta honen bukaeran Trintxerpeko auzoko jendearen berotasuna. Hemendik aurrera animu oihuak eta txaloak etengabeak izango dira; zirrara berezia sentituko duzu Mirakruz Gaina pasatzean eta Gros auzorantz jaisten zoazela Zurriola pasealekura heldu eta helmugaratzean; ahaztu ezin izango duzun helmuga zirraragarri eta ikusgarria Gipuzkoako hiriburuko erdi erdian.

Orduan ulertuko duzu zergatik den Behobia hain lasterketa berezia eta zergatik zareten urtero urtero gehiago eta hobeak, eta hobeto ulertuko duzu baita ere lasterketa hobeago bat egitearen gure zergatia eta grina.

Fortuna K.E.

Webgunera jo

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com