C.D. Fortuna K.E.

Eskolarteko Eskalada Topaketak

TOPAKETA ESKOLA2017 100

Eskalada - Azaroa

Eskolarteko Eskalada Topaketa (Gipuzkoa)

 

 

     

Informazio orokorra

TOPAKETA ESKOLA2017 kartela

PROBAREN INFORMAZIOA

  • Eguna eta lekua: Abenduaren 17an, Pio Baroja Kiroldegian. Pio Baroja, 47, Donostia.
  • Partaideak eta mailak: Gipuzkoako ikastetxeetako neska-mutil guztiek har dezakete parte. Maila guztiak kadetetaraino, hau da, 16 urteak arte (barne). 
  • Izen-ematea: Rock The Sport webgunean. Ikastetxe eta elkarteek TALDEKAKO ize ematea egin behar dute. Partikularrek BANAKAKOA. Lekurik balego egunean bertan ere izena eman ahal zaingo da.
  • Ordutegia: 
    • Eskalada: 9:30-13:30
    • Diploma eta oparia: 13:30-14:30
  • Froga sistema eta helburua: 
    • Zirkuito itxi bat egongo da. 
    • Zirkuitoaren helburua haurrek eskalada modalitate guztiak probatzea izango da. Hasi abiadura eskaladarekin, (2 bide), zailtasun eskalada (2 bide), eta azkenik boulderra 10-15 bloke errazetik zailera. 
    • Sokarekin eskalatzeko bideak (zailtasuna eta abiadura) haur kopuru maximo bat izango dute, beraz itxaroten duten bitartean boulderrean egongo dira eskalatzen. 
    • Haur bakoitzak fitxa bat izango du lorpenak apuntatzen joateko, baina ez da sailkapen orokorrik egingo. 
    • Helburua: eskalada ezagutzea eta praktikarekin ondo pasatzea. 
  • Opariak: partaide bakoitzak Izadi Kirolaken kamiseta bat jasoko du. 
  • Lehen sorospenak: sorospen zerbitzua DYAren ardurapean izango da. 
  • Joan-etorria: Berebil partikularrak erabiltzeak, arazo desberdinak sor ditzake: segurtasunezkoa, trafikozkoa, aparkalekukoa, CO2 igorpenak, etab. Garraio kolektiboa erabili. TALDEAN GOAZ! 
  • Zalantzatarako deitu 943214900 telefonora edo idatzi Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • Ezustekoak: Ezustekoren bat gertatuz gero, antolatzaileen esku egongo da zer egin erabakitzea. 
  • Oharra: Izen-emateak antolaketako baldintzak onartzea dakar berarekin.

up47

 

Izen-ematea

up47

     

ARGAZKIAK

     

Berriak

Ez dago berririk

 

up47

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com