C.D. Fortuna K.E.

Mendi Ibilaldia

Mendia-Ekaina

Mendiko Zeharkaldia Fortuna K.E.k antolatzen duen probarik esanguratsuenetakoa da, 1941 urtetik jarraian antolatua, beti bide berri bat proposatuz.

 

Mendia - Ekaina


2018 EDIZIOA

78. Fortuna Mendi Ibilaldia ohikoa den bezala, ekainaren lehenengo igandean ospatuko da, hau da 2018ko ekainaren 3an. Ibilbide luzea Lizartzan hasiko da, Otsabioko pagadiak zeharkatu eta Zarateko lepora iritsi eta bertatik Larrondo eta Zabalegitik igaroz Aralarren barneratuko da, Igaratza eta Eniriotik Zaldibian bukatzeko. Guztira 40 km izango dira. Bestalde, Ibilbide Motza Amezketan hasiko da, San Martin auzoan, eta Larrondotik ibilbide luzearekin bat egingo du Zaldibiraino.

78. edizio honen helburu berezia –paisaia bereziez gozatzeaz gainera- mendizaletasunean Aralar Parke Naturalaren gaur egungo arazoei buruzko sentsibilizazioan datza. Parte hartzaileek mendi esanguratsu hauek gaur egun dituzten egoera eta arazoen jakitun eginez. Zentzu honetan, gure ibilbidea 2017an ibilgailuentzako eraikitzen hasi zen pisten ondotik igaroko da zati handi batean.

MAPA eta perfila

mapa web

   

2017 Izen-ematea

 

up47

Informazio Historikoa

Mendi Zeharkaldia Fortuna K.E.-ko probarik esanguratsuenetakoa da.

1941. urtean sortu zen, klubeko mendizale talde baten ekimenez (tartean zen Luis Peña Basurto, "Montañas Guipuzcoanas" izeneko gure mendietako lehen gida-liburuaren egilea); talde honek, lehenago Madrilgo Sociedad Alpina Peñalara eta Bilboko Alpino Club taldeek abian jarritako egitasmoarekin bat egin zuen. Ibilaldi Neurtuen hastapenak ziren. Ibilaldi hauetan, lehena helmugaratzea baino garrantzizkoagoa, antolaketak ezarritako erritmo jakin bat mantenduz, proba amaitzea da.

Lehen Ibilaldi Neurtua, 1941eko uztailaren 13an jokatu zen; hartan ibilbideak Usurbil eta Tolosa arteko bide menditsua lotzen zuelarik. Lehen edizio hark arrakasta paregabea izan zuen. Parte hartu zuten 36 patruilak –garai haietako baldintzetan, "alkondara edo kamiseta batekin estalita eta prakak, motzak izanez gero, belaunetarainokoak"- Tolosako Berazubi estadioko helmugara ailegatu ziren, eta bertan bildutako jendetzak "txalo joka hartu zituzten, bereziki andereinoak", garai haietako egunkariek idatzita utzi zutenez.

Urteak joan ala, Zeharkaldiak sona handia hartu zuen eta "Hamar Ordutako ibilaldia" izena ezarri zitzaion 1947an. Urtez urte, partaidetza handitzen joan zen eta, ibilbideari dagokionez,Gipuzkoako gailur eta mendikate guztiak gainditu zituen. 1971 urtean,Elgoibar eta Donostia arteko ibilbidearen luzerari so eginez, izena aldatu zuen, "13 Ordutako Ibilaldia" ezarri zioten. Hirurogeitamarreko hamarkadan, transizio politikoak gizartean eragin zituen aldaketen eraginez, mendizaletasunak eta mendi probek ere aldaketak nozitu zituzten. Ondorioz, bereak ez ziren arrazoiak zirela medio, birritan bertan behera geratu zen proba, 1974 eta 1975eko ediziotan, hain zuzen. Partaidetzak behera egin zuen, 1971 eko 291 laguneko kopurua 20ko taldetxo batetara murriztu zen. Berriz abiatu beharra zegoen.

Talde berri batek lanari ekin zion. 1941ean, bere sorreran, aitzindariek ezarritako irizpideei jarraituz, batez ere ibilbide berriak bilatzeko ahaleginetan, Ibilaldiak neurtua izateari utziko dio eta izenez aldatzen du. Aurrerantzean, Mendi-Gizarteko Zeharkaldia izenez ezagutuko da; sekretupeko orduak eta sailkapenak desagertuko dira. Seinalizazioari estu erreparatuko zaio, plastiko eta margoak ezabatuz, eta, ondorioz, lan hauek proba aurreko egunetan egin beharko dira. Informazioak hobera egingo du eta ibilbide berriak eta malkartsuagoak bilatuko dira. Bide batez,Gipuzkoako giza-ingurutik aldentzen joango da.

Ardura eta esfortzu handiz, Zeharkaldia gutxinaka hazi egin zen, 1988an, 200 eta 300 arteko partaidetzan egonkortuz, partaide hauetatik gehientsuenak, Ibilaldi aldakor honetan maiz parte hartzen zutenak. Ibilaldiak zazpi hamarkada bete dituenean, era eta ezaugarri ezberdinetako ibilbideak egin direla esan daiteke: ibilbide luze eta gorabeheratsuetatik hasi –1971ko Elgoibartik Donostiarakoa, adibidez- lautadatako martxetaraino, Bardeetako bi ibilaldiak, esaterako (1990 eta 2000); lehenengoa, gogoangarria bere luzeragatik (60km) eta bero lehorragatik, eta bigarrena, harrigarria bada ere, euria eta lokatzagatik.

Mendiko Zeharkaldia edo Fortuna Mendi Ibilaldiak bost aldiz gainditu ditu Euskal Herriko mugak:1996an, Ebro ibaia gurutzatu zuen Burgosko Frias herri ikusgarrira ailegatzeko; 1998koan, helmuga Errioxako San Vicente de la Sonsierran kokatu zuen; 2000koa Zaragozako Sancho Abarca santutegian amaitu zen; 2007koa, Herran izeneko herri txiki eta abegitsuan, hain zuzen Valderejoko atean, Burgosen, eta 2009an Burgoseko Villasuso de Mena Herrian.

Beste xehetasun azpimarragarririk ere badu zeharkaldi honek historian zehar; esaterako, Ipar Euskal Herria hiru aldiz ukitu dela (1988: Biriatu-Bidarrai; 1995: Baigorri, eta 2008: Itsasu) eta lau aldiz Bizkaia (Durango 1972an, Orduña 2002an, Orduñan bertan Lendoño Goikoa 2007an eta Orduña bera 2009an). Garai bakoitzeko ibilbideak aztertuz gero, 1941-1974 artean Ibilaldia ez da Gipuzkoatik aterako. Aitzitik, 1983an Tolosara ailegatu zenetik, etzen Gipuzkoara itzuliko, 2001ean, Zegaman, irteera eman zen arte. Kasualitatea balitz, gaitzerdi, baina, tamalez egun, babestutako eta ondo zaindutako paraje eta ibilbide ezberdinak aurkitzea gero eta nekezagoa da eta bilaketa lan horretan erremediorik gabe urrundu beharra dago, errepide eta era guztitako eraikuntzetatik ihesi.

Eta horixe da, hain zuzen, gure Zeharkaldiak duen erronka nagusia: mendi-ibilbide erakargarriak bilatzea, 1941 hartan proba hau sortu zutenen izpiritu berbera mantenduz, oraindik ere Arautegiaren 1. artikuluan dioen gisan: "Mendi zaletasuna sustatu eta gure herrialdeko mendietan dauden leku eta ibilbideak erakutsi".

up47

   

PARTAIDEAK

up47

   

KRONIKAK

  • 76. Mendi Ibilaldia (2016)

  • 75. Mendi Ibilaldia (2015)

  • 74. Mendi Ibilaldia (2014)

  • 73. Mendi Ibilaldia (2013)

  • 72. Mendi Ibilaldia (2012)

up47

   

ARGAZKIAK

77. Mendi Ibilaldia (2017)

76. Mendi Ibilaldia (2016)

75. Mendi Ibilaldia (2015)

74. Mendi Ibilaldia (2014)

73. Mendi Ibilaldia (2013)

72. Mendi Ibilaldia (2012)

up47

   

DOKUMENTZAIOA

2015

2014

2013

2012

up47

   

Berriak

up47

BABESLEAK

logoizadi

gipuzkoa

emf negro

Insalus2

powerade

campos2017s

donostiakirola 72

 

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com