C.D. Fortuna K.E.

Kluba

Presidentearen agurra

Enrique CifuentesWeb gune honen bitartez, Fortuna Kirol Elkarteko zerbitzu eta ekintzen berri eman nahi da, kirola suspertzeko ahaleginetan ehun urtetik gora lanean dabilen kirol elkartea.
Fortuna Kirol Elkarteak, 1911n sortu zenetik, kirol modalitate ezberdinen praktika bultzatzea du xede nagusi. Historian zehar hamaika kirol modalitate ezberdinetan saiatu da, hala nola, atletismoa, saskibaloia, txirrindularitza, eskrima, eskia, mendizaletasuna eta eskalada, motoziklismoa, igeriketa, arrauna, errugbia, boleibola, wind-surfa, mahai-tenisa eta beste zenbait kirol esparru.
Fortuna Kirol Elkarteak harrobiko kirolariei laguntza eskaini eta babestea izan du betidanik helburu -lehiaketa izan edo aisialdi modura hartuta-, eta herrikoi ezaugarria duten kirol proben antolaketa. Gure kirol altxorrari begiratu baino ez dago; izan ere, historia luze eta arrakastatsua izan duten hainbat proba dira horren lekuko: Mendi-Martxa, 1941etik, Getaria-Donostia zeharkaldia,1979tik, Paseo Berriko zeharkaldia, edota guztien artean sona handiena hartu duen Behobia-Donostia lasterketa, 1919tik. Proba zerrenda aipagarri honek, klubak kirol proben antolaketarako duen gaitasun eta indarra argi-bistan uzten du, nabarmen.

Mila bazkidetik gora gara, hamar kirol sekzioz hornituta eta baliabide fisikoei erreparatuta, bi udal kiroldegi kudeatzen ditugu (Pio Baroja eta Zuhaizti) eta Kontxako egoitza. Piraguak eta taulak gordetzeko erabiltzeaz gain, itsasoarekin loturiko hainbat kirol-ekintza eta ikastaro eskaintzen dira bertan.
Egun, Fortunak geroari baikor begiratzen dio, orain arteko kirol-ekintza hobetu eta ugaritzeko asmo betean. Esanak esan, bere kirol-ibilbideaz harro egoteko moduko klub honen ordezkari naizen aldetik, ongietorria eman nahi dizuet gure etxeko kirol eskaintzaz informatzeko zabaldu dugun web gune honetara. Erabilgarria gertatuko zaizuelakoan nago.
Besterik gabe, nire agurrik beroena.
 

Enrique Cifuentes Torres.

Fortuna ALDIZKARIA

numero 34R34. alea
2017. urtea

Klubeko aldizkaria PDF formatuan eskuragarri duzu.

 

Deskargatu

Aldizkari guztiak

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com