C.D. Fortuna K.E.

Lege-oharra

1. Web gune honen jabearen identitatea

Informazio eta Elektronika Merkataritzaren Elkarteko Zerbitzuei dagokien uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetze aldera, www.cdfortunake.com atariaren jabegoa berri ematen dizugu:

Egoitza soziala:
Fortuna Kirol Elkartea
I.F.Z:
G-20084091
Helbidea:
Pío Baroja pasealekua, 17, 20008, Donostia.
Telefonoa:
943 214 900
Fax:
943 217 177
Posta elektronikoa:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Erregistroko datuak:
105. Elkartea. Eusko Jaurlaritzaren Gizarte-Segurantza eta Justizia eta Enplegu Saileko Elkarteen Erregistro Orokorra.

2. Webgune hau erabiltzeko baldintza orokorrak

Webgune honetan sartzean, “erabiltzaile” baldintza eransten zaizu eta ondorioz www.cdfortunake.com atarian ageri diren baldintza orokorrak onartzen dituzu inongo aitzakiarik gabe. Beraz, erabiltzaileak aipatu web gunera sartu eta atari hau nabigatu eta erabili nahi duen bakoitzean, indarrean dauden baldintza orokorrak irakurri beharko ditu, aipatu baldintza hauek aldian-aldian moldatu daitezke eta.

Zentzu honetan, “Erabiltzaile” kontsideratuko da www.cdfortunake.com atariak garatzen dituen zerbitzu eta ekintzetan, doan zein ordaindu beharrekotan.

2.1. Aplikazioaren xedea eta esparrua

Erabiltzeko indarrean dauden baldintza orokorrak www.cdfortunake.com web gunean sarrera, nabigazioa eta erabilera arautzen ditu eta, aldi berean, argitaratzen den guztiaren erantzukizuna; testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, software, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak adierazpenak edota beste edozein informazio, jabego intelektual eta industrialari dagozkion itun eta legeen babesean egongo dira.

Fortuna Kirol Elkarteak zerbitzu espezifikoak erabili edo kontratatzeko baldintza bereziak ezarri ditzake eta baldintza hauek aurrez markaturik daudenen osagarri izango dira.

2.2. Zerbitzuen erabilpena eta sartzeko baldintzak

  1. Hasiera batean, www.cdfortunake.com web gunerako sarbidea librea da eta doanekoa. Hala ere, zenbait zerbitzu eta eduki aurretik kontratatutako zerbitzu edo produktuek berezko dituzten baldintzetara lotuta egon daitezke; kasu hauetan, baldintza bereziak txerta daitezke, eta horrela balitz Fortuna Kirol Elkarteak, sortu diren baldintza horien berri kontratazioa egin aurretik emango luke.
  2. Web gune honetan erabilgarri dauden zerbitzuak adin txikikoek erabili nahi izanez gero, guraso, ordezkari edo ordezkari legalen baimena beharko dute, eta hauek izango dira bere kargu dituzten adin txikikoen ekintzen arduradun.
  3. Edozein kasutan, Erabiltzaileak web gune honen zerbitzuak lege onez erabili beharko ditu, egungo legalitatearekin, gizatasunarekin eta ordenarekin, hain zuzen, Interneten onartuta dauden praktiken barruan.
  4. Erabiltzaileak web gune honetan eskuragarri diren izen emateko agiritan azaltzen diren datuak bidezkoak, egiazkoak zehatzak eta eguneratuak direla bermatu beharko du. Emandako informazioan aldaketarik balego, erabiltzailearen ardura izango da izan diren aldaketak Fortuna Kirol elkarteari ahalik eta azkarren ematea.
  5. Erabiltzaileak bazter utziko ditu: birusak sartzea, programa, makro edo karaktere sekuentziak sartzea, hain zuzen web gunearen sistema informatikoari kalte egingo dion edozer sartzea; baliabide gehiegi erabiltzeagatik beste erabiltzaile batzuen sarrera oztopatzea; web honetan azaltzen diren datuak publizitatea egiteko erabiltzea; berrekoizpenak, kopiak, web honetan biltzen diren eduki guztiak eraldatu, edonoren artean zabaldu; web honetan dauden zerbitzuen erabilpenaz jabego intelektuala, industri sekretuak, kontratuzko konpromisoak, ohore-, irudi-eskubideak eta besteen intimitatea kaltetu; norgehiagoka desleialak eta ez legezko publizitatea.
  6. www.cdfortunake.com atariko zerbitzuren bat erabili edo kontratatzekotan, erabiltzaileak erregistro datuak beharko balitu, informazio hau era egoki eta egiazkoan emateko erantzukizuna izango du erabiltzaileak. Erregistroaren ondorioz, erabiltzaileak pasahitza bereganatuko balu, erabilpen egokia egiteko ardura izan beharko du eta zerbitzu hauetara sartzeko emandako pasahitza sekretupean gorde beharko du. Ondorioz, Erabiltzaileak ematen zaien kode edo pasahitza ezkutuan gordetzeko eta konfidentzialtasuna bermatzeko erantzukizuna dute eta ezin izango diote beste inori eman, sekula ez, eta sarbidea ere ez diote inori utziko. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da beste pertsona batek berak gordean eduki beharreko pasahitza modu okerrean erabili edo galtzea baldin badu. Lapurreta den kasuan, desagertuz gero edota baimenik gabeko erabilera gertatzen bada, erabiltzaileak guzti horren berri eman beharko dio Fortuna Kirol Elkarteari dena delako pasahitz edo kodea baliogabetzeko. Fortuna Kirol Elkartean ez du erantzukizunik hartuko hirugarren pertsonen edo baimendu gabeen kasutan, Erabiltzaileak erabilpen okerraren berri ematen ez duen bitartean.

3. Jabego intelektual eta industrialaren eskubideak

Fortuna Kirol Elkarteak www.cdfortunake web gunea osatzen duten elementu guztien jabego intelektual eta industrialeko eskubideen titularra da, marka, merkatal izenburua eta ikur bereizgarria barne. Partikularki eta mugarik gabe, egileen eskubideaz babestuta daude diseinu grafikoa, iturri-kodeak, logoak, , testuak, grafikoak, marrazkiak, argazkiak, soinuak eta web gunean agertzen diren beste hainbat elementu.

Edozein kasutan, www.cdfortunake.com web gunean sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du  Fortuna Kirol Elkartearen aldetik erabiltzaileak jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei uko-egiterik, ez transmisiorik eta ezta eskubide horiek pertsonalki erabiltzeko lizentzia total nahiz partzialik ere esan nahi.

Horregatik, Erabiltzaileak www.cdfortunake.com atariko edozein edukiren erreprodukzio, berrerabilpen, banaketa, komertzializazio, eraldaketa, kopia, komunikazio edota era ezberdineko ustiapena egitea arau-hauste bat dela onartzen du, Fortuna Kirol Elkartean espresuki eta idatziz emandako baimena ez badago aurretik; elkartearen jabego intelektual edota industrialaren aurkako arau-hauste bat da.

Datu pertsonalak kontsidera daitezkeen elementuak kenduta, Internet bitartez eta boluntario moduan www.cdfortunake.com web gunera transferitu eta argitaratzen den guztia (edozein iradokizun, ideia, grafiko eta abar) Fortuna Kirol Elkartearen esku geratuko da. Eduki hauen mugagabeko erabilpenaren eskubidea izango du, libreki, eta ez du horregatik ordainik eman beharko.

4. Erantzukizun eta berme-erregimena

  1. Fortuna Kirol Elkarteak ez du www.cdfortunake.com web gunean izan daitezkeen informazio edo zerbitzuen zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna edo zehaztasuna bermatzen, beraz, ez du inongo erantzukizunik, Erabiltzaileak bidalitako edozein informazio edo edukik sor lezakeen kalteen aurrean.
  2. Fortuna Kirol Elkarteak zera adierazi nahi du, bere posibilitateen barruan eta teknologiak baliatzen duen heinean, antolaketa eta teknika aldetik neurri guztiak hartu dituela web gune honek funtzionamendu txukuna izan dezan eta birus eta beste elementu kaltegarri batzuk saihesteko. Nola nahi ere, kontrolaezinak diren beste atal batzuk ezin izango ditu bermatu: a) www.cdfortunake.com web gunean jasotzen diren eduki eta zerbitzuen jarraipen eta erabilgarritasuna; b) Jasotako edukietan akatsak izatea edota arazorik izanez gero horiek konpondu ahal izatea; (c) birus eta beste elementu kaltegarrien gabezia web gunean; d) Harturiko segurtasun neurrien eraso ezintasuna; e) www.cdfortunake.com atariak harturiko segurtasun-neurriak gainditu dituen erabiltzaileak sor ditzakeen kalteak. Kaltetuen aurrean erabiltzailea bera izango da errudun, bere izenean bidali edo ekoiztutako eduki kaltegarriengatik edota web gunea bera, eduki eta zerbitzu kaltegarriak baimenik gabe erabiltzeagatik.
  3. Fortuna Kirol Elkarteak beregain hartzen du www.cdfortunake.com web gunera sartzeko aukera bertan behera uztea, aldi baterako, aldez aurretik abisatu gabe, tartean webgunea hobetzeko, konpontzeko, eguneratzeko edo mantenamendu lanak baldin badira. Hala eta guztiz ere,ahal den neurrian, web guneko zerbitzuak etetea erabakitzen baldin bada, erabiltzaileek garaiz izango lukete eteteko ordu eta egunaren berri. Web gunean bertan argitaratuko du. Beste web gune batzuetara lotura, www.cdfortunake.com web gunean baleude, Fortuna Kirol Elkarteak beste ataritan ager daitezkeen eduki edo zerbitzuekin ez du zer ikusirik ez eta erantzukizunik ere. Lotura hauen bitartez, informazio gehiago lortzen da Interneteko beste atari batzutan, informazio-iturri ezberdinak, baina eremu horietan azaltzen den eta bere aplikazioaren ardura erabiltzailearena da soilik.
  4. Fortuna Kirol Elkartean bere web gunean dauden eduki eta zerbitzuekin erabiltzaileek egiten dutenaz –erabilpenaz- ez du inongo erantzukizunik. Ildo horretan, ez du bermatzen Erabiltzaileak eduki eta zerbitzu horiekin egingo dutena bidezkoa izango denik edota erabilpena legeak markatzen dituen arauen barruan egingo denik.

5. Iraupena eta aldaketa

  1. 1. Fortuna Kirol Elkarteak beregain hartzen du egun www.cdfortunake.com erabiltzeko ezarri diren baldintza orokorrak zatika edo osorik aldatzeko eskubidea. Aldaketak web gunean garaiz iragarriko dira. Era berean, aldez aurretik iragarri gabe, egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubide osoa du, hain zuzen, edukiak eta zerbitzuak moldatu edo kentzeko; horrez gain diseinu eta irudi aldetik, eta kokapen aldaketak egin ahal izango ditu. Ondorioz, web gunea egun indarrean dauden baldintza orokorren baitan erabili beharko bada ere, noizean noiz erabilpen baldintzak berrirakurtzea komeni da.
  2. 2. Berariazko baldintzaz gain, Fortuna Kirol Elkarteak bukatutzat eman dezake, bertan behera utzi edo eten zerbitzua, abisurik gabe, web guneko edukietara sarrera eta ez du horregatik Erabiltzaileak ordainik exijitu ahal izango.

6. Legedia aplikagarria eta eskumeneko konpetentzia

Legedia aplikagarrietan eta eskumeneko konpetentzietan ezarritako araudiak zuzenduko ditu Fortuna Kirol Elkartea eta Erabiltzailearen arteko harremanak. Dena den, arautegiak eskumenetan babestea.Hala ere, arautegiak alderdiak auzitegi baten mende jartzeko aukera aurreikusten duen kasuetarako, Fortuna Kirol Elkarteak eta Erabiltzailea, legozkiekeen beste edozein auzitegiri uko eginez,  Donostiako Auzitegi eta Epaitegien mende jartzen dira.

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com