C.D. Fortuna K.E.

Atletismoa

InformaZIO OROKORRA

Fortuna Kirol Elkarteak betidanik izan du atletismorako zaletasun berezia. 1916 urtean, beste klub batzurekin, Gipuzkoako Atletismo Federazioaren sortzaile izan zen. Behobia-Donostia lasterketaz gain, historian zehar beste hainbat atletismo-proba antolatu ditu. Kontraesana irudi arren, duela hamarkada luze bat atletismo-sekzioa desagertu zen gure klubean.

Behobia-Donostia lasterketaren ingurumarian, Fortuna Kirol Elkarteak Heuk proba Ezan kirol-egitasmoa abian jarri zuen, emakumeen artean kirol praktikarako joera sustatzeko asmoz eta korrika-mundurako hurbilketa errazago bat lortze aldera, guztiz doako diren entrenamendu gidatuak eskainiz.

Sekzio honen bitartez, kirola praktikatzeak dituen onuraz jabetuta dabilenari, beste urrats bat ematen lagundu nahi diogu. Horregatik, abiatu nahi dugun atletismo sekzio honek arlo ezberdinetan eskain ditzakeen abantailak (praktikatzeko bermea, aholkularitza…) zure esku jarri nahi ditugu.

Albisteak

ATLETISMOA - 2016-2017KO ENTRENAMENDUETAKO ORDUTEGIAK ETA LEKUAK

logo informacion3

Hemen ikusi ditzazkezue atletismo sekzioak entrenatuko duen leku eta ordutegiak.

ATLETISMOA - 2015-2016KO ENTRENAMENDUETAKO ORDUTEGIAK ETA LEKUAK

logo informacion3

Hemen ikusi ditzazkezue atletismo sekzioak entrenatuko duen leku eta ordutegiak.

Pdf ARTXIBOA

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com