C.D. Fortuna K.E.

Eskalada

 

Informazio orokorra

Fortuna Kirol Elkartearen baitan eskaladaren hastapenak Pio Barojaren kudeaketarekin -1996az geroztik- bat datoz, instalazio hauek rokodromoaa eta Boulderra baitituzte.

Sekzio honen barruan (Federazioaren ikuspegitik mendi arlokoa da) multzo desberdinak bereizten dira:

ESKALADA TALDEA

FORTUNA K.E. eskalada taldea adin eta maila esberdinetako neska-mutilek osatzen dute. Talde honen helburua eskalatzaile gisa trebatzen joatea da, lehiaketetan bezala, harkaitzetan egiten den eskaladan.

Egunez egun hobera eginez, entrenamenduaren bitartez bakoitzak bere barnean dituen gaitasun guztiak ateraraziz, baina kirolaren praktikak dibertigarria izan behar duela ahaztu gabe, eta, beti ere, talde lanean jarduteak duen garrantzia azpimarratuz.

Mendiko Euskal Federazioarekin sinatutako akordio baten bitartez, Anton Zabalak egiten ditu entrenatzaile lanak.

Kirol modalitate honetan aritzeko baldintza bakarrak ondoko hauek dira:

7 urtetik gorakoa izatea, kirol honetan eskarmentua izatea eta eskaladan hobetzeko ezinbestekoa den denbora eman ahal izatea.

EMAKUME TALDEA

2014ean sortu zen ideia bat da. Eskalada sekzioko entrenatzaileek nabaritu zuten emakumeen kopurua askoz ere txikiagoa zela kirol honetan, eta praktikatzerako garaian gizonezkoen laguntza edo dependentzia hori nabaria egiten da. Segurtasun edo formakuntza falta izateaz gain, inguru eta kontaktu sare propio baten falta izaten dute askotan emakumeek kirol honetan. Emakume taldearen helburua gabezia hauek landu eta partaideek lagun talde bat osatzea, formatzea eta entrenatzea da, euren kabuz lasai arrokara edo edonora eskalatzera joan ahal izateko, beste inoren beharrik gabe.

Taldearen arrakasta nabaria izan da, azken bi urteetan 15 kide izatera iritsi da, eta partaideek eskalada maila asko igotzeaz gain, arrokara irteerak antolatzen dituzte, lagun talde bat osatu dutelarik gustatzen zaien kirolean hobetzen eta gozatzen jarraitzeko.

Talde honetan izen ematearen barne; rokodromoko abonoa, astean bitan ordu eta erdiko bi entrenamendu entrenatzaileekin, lizentzia federatiboa mendiko oinarrizko aseguruarekin eta klubeko kuota sartzen dira.

BETERANOEN TALDEA

Rokodromoan maiz ibiltzen diren eskalatzaileek beterano talde bat osatu dute. Astean birritan entrenatzen dute eta harkaitzetako eskaladan aritzeko irteerak antolatzen dituzte.

GOIMENDITARAKO HASTAPEN TALDEA

Eskaladan hasi ziren gazte talde bat, klubeko aditu eta teknikarien begiradapean, beste mendi arlo batzutan saiatzen hasi da: vias ferratas, harkaitzetako eskalada, eski zeharkaldia eta kranpoien erabilera, besteak beste. Talde honetako partaide izatekotan, derrigorrezkoa da mendi federazioaren lizentziaren jabe izatea eta rokodromoko abonatu izatea, bertan burutzen baitira talde honi dagozkion entrenamenduak.

Albisteak

ESKALADA - BASURDEEN BEGIRATOKIA

basurdeen begiratokia

Atzo, 2017ko maiatzak 14ean, Oiartzungo Aiako Harriko "basurdeen begiratokia" bidea egin genuen sekzioko emakumeen taldearekin.

ESKALADA - BURKAITZEN ESKALATZEN

20170403 eskalada

Larunbat honetako, 2017ko martxoaren 25ean, emakumeen eskalada taldearekin jaizkibelera irteera egin genuen, konkretuki Jaizkibeleko Burkaitz eskalada sektorera.

Entrenamendu-lekuak

  • PIO BAROJA
    Rokodromoan ASTEARTE eta OSTEGUNetan 18:00etatik 20:00etara.

Proba nagusiak

Kontaktua

Pío Baroja Pasealekua, 47 - 20008 DONOSTIA (GIPUZKOA)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com

TALDEA
Antton Zabala 

ALTA MONTAÑAko Hastapen Taldea
Tel. 943214703
uhujarre@hotmail.com

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com