C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA - ESPAINIKO TXAPELKETA ALEBINA

20170718 portada1

Joan den Uztailak 19 eta 22 artean antolatu zuten Espainiko txapelketa alebina Bartzelonako Picornell igerileku olinpikoan. Bertan Fortuna taldeko Ane Hernandez (100M, 200M eta 200 X), Teresa Burutaran (800L), June Ilzarbe (100L, 200L eta 200X) eta Nora Boggian (erreleboak) parte hartu zuten. Txapelketako 3 errelebotan ere parte hartu zuten.

1. Eguna:

Arratsaldean Teresak ireki zuen txapelketa 800 libre frogarekin. Karrera zaila tokatu zitzaion. Izan ere, urduritasuna dela medio brazada gehiegirekin hasi zuen froga. Hasieran karrera aurrean baino bigarren 400ean jendea atzetik aurrera zuela, harnasaren faltan, ederki borrokatzen jarraitu zuen, izan ere, partzialek ez zuten goruntz egin. Sentsazioak ez ziren onak izan, baino 25garren merituzko posizioan bukatu zuen; 400eko pasean eta 800ean ere taldeko markak egin zituelarik. 800ean, gainera, Gipuzkoako markatik segundu bakarrera. ZORIONAK!

800L EMAITZA

2. Eguna:

Goizean 100L eta 100M frogetako eliminatorietan parte hartu zuten June eta Anek. Marka ederrekin pasa ziren arratsaldeko finalera bai batak eta besteak ere taldeko markak egin zituztelarik 50eko pase eta 100ean.

Arratsaldean Junek sekulako karrera egin zuen. Goizeko pase eta totala hobetuz sekulako marka egin zuelarik, zortzigarren! 50 eta 100ean ere taldeko marka berriz. 100L EMAITZA

AAnek ere gogoz egin zuen 100 tximeleta. Goizeko markak ere azkartzen sekulako bostgarren postua lortu zuen. 50 eta 100ean taldeko marka eta 50ean Gipuzkoako marka ere egin zuen! 100M EMAITZA

Arratsaldea borobiltzeko 4x200 libre erreleboaren txanda iritsi zen. Denbora ederrak egin zituzten neskek, Teresak taldeko marka 200ean eta merituzko 16º postua lortu zuten. 4x200L EMAITZA

3. Eguna:

Goizean 200 libre eta 200 tximeleta egin zuten June eta Anek. Junek txukun egin zuen, aurreko eguneko erreleboaren antzera, nahiz eta denbora okerragoa izan, taldeko marka berria ezarri zuen 27 postua lortuaz. 200L EMAITZA

Anek ez zuen gogoz egin 200 tximeleta, bildurra alde batetik eta, antza, arratsaldekoarekin gogo gehiagorekin 31 postuan geratu zen. Hala ere, taldeko marka egin zuelarik. 200M EMAITZA

Arratsaldean 4x100 libre erreleboaren txanda iritsi zen. 8 postuan etorri ziren neskak eta azken seriean muturra sartuta zuten. Taktika "lanzada" batekin Junek ireki zuen erreleboa, denbora dexentez aurreneko postuan aritu ziren, eta azkenik laugarren egin zuten ikusgarria izan zen karrera batean. Apenas dominetatik segundu erdira. IZUGARRI!! 4x100L EMAITZA

4. Eguna:

Goizean 200 estilotan parte hartu zuten bai June eta baita Anek ere. Biek karrera txukuna egin zuten, Junek taldeko marka ere egin zuelarik. 200X EMAITZA

20170722 portada2

Arratsaldean 4x100 estilos erreleboan parte hartu zuten, azkeneko seriean, merituzko 11 postu bat lortu zutelarik. 4X100X EMAITZA

Guztira, sekulako txapelketa burutu zuten neska gazteek. Aurrez-aurre begiratu zieten arerio bortitzenei eta inongo konplexurik gabe igeri egin zuten bere onena ateratzen.

SEKULAKOA!!! ZORIONAK!!!

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com