C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA - ESPAINIKO UDAKO TXAPELKETA INFANTILA

20170805 Portada

Joan den uztailak 27 eta 30 artean ospatu da Malagako Inacua igerilekuan udako Espainiko Txapelketa Infantila. Bertan parte hartu zuen Fortunako Ainara Loro igerilariak 100 bular eta 200 bular frogetan.

Aurrenekoa 100 bularra izan zen, inskripzio marka izugarriarekin aurkeztu zen Ainara eta, zoritxarrez, karrera zail bati aurre egin behar izan zion. Izan ere, bere seriean iskineko kale batean igeri eginda aurreneko partzial egoki baten ondoren atzetik ibiltzea ez zion batere lagundu. Ondorioz, marka eskasa egin zuen. Txapelketa hasteko egoera zaila, beraz.

Egun pare baten ondoren, larunbatean, hain zuzen ere, 200 bular frogaren txanda iritsi zen. Printzipioz zaila, izan ere, egindako 100aren ondoren konfidantza mantentzea ez zen erreza.

Dena den, gogoz egin zuen salto Ainarak. Frogaren hasieratik karreraren aurrean mantendu zen Ainara, ausardia itzelarekin izugarri ondo planteaturiko 200a burutu zuen. Bere markatik 2 segundo jeitsita taldeko marka bikaina ezarri zuen.

Honekin guztiarekin Ainara txapelduna dela esan behar dugu, baino ez bakarrik emaitza ederragatik, baizik eta zailtasunari aurre egin ondoren borroka aritzeko sekulako gaitasuna erakutsi duelako.

ZORIONAK!!!

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com