C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA - CAMARGOKO UDALETXEKO XXVIII. IGERIKETAKO NAZIOARTEKO SARI NAGUSIA

20180128 camargo

Joan den urtarrilak 27 eta 28an lehiatu zuten Camargon June Ilzarbe eta Ane Hernandezek Euskal Herriko selekzioarekin.

Junek 100 eta 200 libren parte hartu zuen eta Anek 100 eta 200 tximeletan. Nahiz eta karga haundi samarrarekin aritu emaitza onak egin zituzten, Ane hobekuntza bide ziurretik dabilela ziurtatuaz eta Junek 100 libre deseroso batez gain 200 libren marka pertsonala eginaz. Aipatzekoa da Junek 100 libren taldeko marka berdindu eta 200 libren taldeko marka egin zituela.

EMAITZAK

ZORIONAK NESKAK!!

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com