C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA - ATZETIK AURRERA

20180324 portada

A finales de marzo, del 25 al 28, se celebró el campeonato de España infantil en las piscinas Rías Do Sur de Pontevedra.

Bertara, 5 igerilari abiatu ziren ilusioz beteta, denak neskak: Teresa Burutaran (800 libre), Ainara Loro (100 eta 200 bular gehi taldekakoa), Ane Hernandez (100 eta 200 tximeleta gehi taldekakoa), Maria Barruso (taldekakoa) eta June Ilzarbe (100 tximeleta, 50, 100 eta 200 libre eta taldekakoa).

Bidaia luze xamarra izan arren, Irungo Bidasoa XXIeko mutilekin eta beraien entrenatzailea den Roberrekin arina egin zitzaigun. Musikataz ez dugu aipamenik egingo..

Pontevedrara iritsi orduko, igerllekua ikusi eta probatzera joan ginen eta sentsazioak oso onak izan ziren. Tamalez, igandean Teresak 800 libreak egin behar zituen arren, lesio baten ondorioz, baja eman behar izan genion.

Astelehenean June eta Ainara lehiatu ziren eta biak, lan bikaina egin zuten. Junek, urduri xamar egon arren, ia bere marka hoberena lortu zuen 100 libreetan eta Ainarak berriz, nahiz eta sentsazioak esperotakoak ez izan, bere eta Fortunako marka onena lortu zuen 200 bularrean, bikain.

Asteartean, goiz gogorra izan zen, probaz jositakoa. Junek 200 libreetan sekulako marka egin zuen, Anek ia bere marka onena lortu zuen 100 tximeletan eta Ainarak, 100 bularrean, taktikoki hobeto egin zezakeen.

Bukatzeko, azken egunean, taldekako 4x100 estiloetan sekulako proba egin zuten, hasieratik bukaeraraino. Mariak bizkarrean bere marka pertsonal egin zuen, Ainarak bularrean kriston denbora, Anek barruan zeukan guztia atera zuen eta Junek, erreserbak gutxienekoan izanda ere, marka polita egin zuen. Azkenean, 8. postuan bukatu zuten, bejondeizuela!

Neguko txapelketa bikaina 5 neska hauena, udako txapelketetan gertutik jarraitu beharko ditugu emaitza hauek aise gaindituko bait dituzte, seguru.

BEJONDEIZUELA!

·Oharra: udararte denbora daukazue zuen musika gustoak zabaltzeko, ez?

EMAITZAK

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com