C.D. Fortuna K.E.

IGERIKETA - KZL LIGAKO 5 JARDUNALDIKO KRONIKA

20180505 5kzl 2

Aurreko maiatzaren 5ean, aurtengo denboraldiko kirol zehaztasun ligako bostgarren eta azken jardunaldia ospatu zen Bidebietako Udal Kiroldegian.

Txapelketari definizio bat jarri behar bagenio, estiloetako txapelketa izan zela esan genezake; 2009 eta 2008an jaioak 100 estiloetan parte hartu zuten, 2007 neska-mutilak eta 2006ko mutilak berriz, 200 estiloak eta 50 tximeleta.

20180505 5kzl 1

Benjaminen etaldekakoa 6x25 estilotakoa izan zen, helduen taldekakoa berriz, 4x50 bularrekoa.

Txapelketa benetan polita ikusi ahal izan zuten kafetegiko gurasoek, baita igerilekuan antolakuntzan lagundu ziguten gurasoek ere, mila esker benetan.

Laburbilduz, gure neska-mutilek 4 estiloetan duten maila erakusteko balio izan du kirol zehaztasun ligako 5. jardunaldi arrakastatsu honek.

ZORIONAK DANOI!!!

BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com