C.D. Fortuna K.E.

Mahai tenisa

 

Informazio orokorra

Aspaldiko urtetan, klubak egoitza Kanpanario kalean zuenean mahai teniseko sekzioa izan bazen ere, aro berri honetan, 2009an abiatu da sekzio hau; Etxadi klubak utzitako sekzioa geure egin dugu eta Fortuna klubaren barruan txertatu.

Atal honetan arduraduna Alexei Emelianov maixua da, bere garaian, profesional mailan urte asko jokalari gisa emandakoa, eta egun entrenatzaile lanetan murgildua. Helburua, orohar, Fortuna klubaren barruan tenis sekzio bat gauzatzea da oinarritik hasita; zaletasuna piztu eta harrobia zainduz.

“Helburua gaztetxoak kirol modalitate honetara erakarri eta animatzea da, bide batez, kirola bera eta kluba ezagutu dezaten. Adin eta maila guztitako jokalariak dauzkagu eta entrenamenduen seriotasuna baztertu gabe, dibertigarria izatea lehenesten dugu”.

Entrenamenduak Pio Baroja kiroldegian egiten dira, astelehenetik ostirala bitartean, eta asteburutan, goiz nahiz arratsaldetan. Ordutegiak jakin nahi izanez gero, kiroldegira deitu edo zuzenean Alexeirekin harremanetan jarri.

Albisteak

MAHAI TENISA - ASTEBURUKO PARTIDOAK

20171119 2nacional2

Lehenengo partidoa Fortuna K.E. 4 - El Calchon 2 geratu ginen, nazioarteko bigarren mailakoan.

MAHAI TENISA - IRABAZI ETA GALDU

20171022 2nacional

Nazio mailako 2. mailan, Fortuna K.E-ek 4 eta 3 irabazi zion Burgoseko taldeari. Nekez lortutako emaitza, baina merezitakoa.

Kontaktua

Pío Baroja Pasealekua, 47 - 20008 DONOSTIA (GIPUZKOA)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com

Alexei Emeliyanov
Tel. 626212908
alexei.emeliyanov@gmail.com

Entrenamendu-lekuak

  • PIO BAROJA
    De lunes a viernes y fines de semana.

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com