C.D. Fortuna K.E.

Piraguismoa

Información general

Piraguismoa plastikozko (normalki Polietilenoa), beira-zuntzezko edo egurrezko ontzi arinetan egiten den uretako kirola da; Txalupa barruan arraunlari bakarra edo laukotea izan daitezke (hirukoa sekula ez) pala edo arraun bakarrari eraginez. Ontzi erabilienak bi orridun palako kayakak dira, eta orri bakarreko palaz arraunean egiteko txalupak.

Piraguismo mota ezberdinak daude, ontzi barruan doazen arraunlari kopurua eta arraun egiteko esparruaren arabera (itsasoa, hibaia, lakua edo arraunleku artifiziala). Arraunlari kopuruaren arabera bitan sailkatzen da: kayak modalitatean (k1, k2 eta k4) eta txalupa edo kanoan (c1, c2 eta c4). Ur bare zein harrotutan egiten diren modalitateak olinpiar mailakoak dira. Polo izeneko kayak modalitatea ere existitzen da (waterpoloren antzekoa) baina kayak berezi batekin.

Gure klubean, modalitate ezberdinetan arraunean dabiltzan taldeak dauzkagu.

ITSASOKO KAYAK TALDEA
2007 urtearen bukaeran, udako trebatze ikastaroak egin eta piraguismo jarduera ohiko duten klubeko bazkideen interesa aintzat hartuta, piraguismo talde bat osatzeko aukera lantzen hasi zen. Horrela, 2008ko udan, Euskadiko Txapelketan parte hartu eta lehen tokian sailkatu zen. Ondorengo denboralditan, emaitza bikain hauen segida luzea izan da eta, egun, Fortunako Kayak taldea sendo dabil, osasun ezin hobean. Jon Cuenya da sekzio honetako arduraduna eta taldeko koordinatzailea.

ITSASOKO KAYAK ESKOLA
2009ko urrian itsasoko kayak eskola zabaldu zen. Julen Hurtado de Mendoza da arduradun. Piraguismoan lehen urratsak eman dituenak, modalitate honetan sakondu eta bere kabuz jarduteko adina tenikaz jabetzea du helburu. Eta ondorioz itsasoko kayak taldeko partaide izatea. Taldekide izaki, denboraldian zehar antolatzen diren probatan parte hartu ahal izango du.

UR BIZIAK
Espainiako Ur Bizitako Txapelketan Luis Martin Moro palista da, egun, gure klubeko ordezkari bakarra.

BAZKIDE TALDEA
Lehiaketaz haratago, aisialdi eta gozamenarako zentzuz, klubeko bazkide talde batek irteera eta txangoak antolatzen ditu, hondartzako egoitzatik abiatuta.

Albisteak

PIRAGUISMOA - Alerta horiak ezin izan zuen piraguismoarekin URUMEA ibaian

2016 urumea copa

Larunbat arratsalderako aurrez ikusitako eguraldi aldaketak kontuan izanda, frogak atzerapena jasan zuen.

PIRAGÜISMO - FIN DE SEMANA PIRAGÜERO PARA LOS PALISTAS DEL CLUB

20160423 por1

En la Primera Prueba de la Copa de Euskadi la participación fue muy discreta de 2 palistas en categoría Veteranos, una ausencia de viento y de olas pantaneras, no fueron mejores condiciones para Alberto y Felix.

Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F.943 217 177
fortuna@cdfortunake.com