Lehendakariaren Agurra
Web gune honen bitartez, Fortuna Kirol Elkarteko zerbitzu eta ekintzen berri eman nahi da, kirola suspertzeko ahaleginetan ehun urtetik gora lanean dabilen kirol elkartea.
Fortuna Kirol Elkarteak, 1911n sortu zenetik, kirol modalitate ezberdinen praktika bultzatzea du xede nagusi. Historian zehar hamaika kirol modalitate ezberdinetan saiatu da, hala nola, atletismoa, saskibaloia, txirrindularitza, eskrima, eskia, mendizaletasuna eta eskalada, motoziklismoa, igeriketa, arrauna, errugbia, boleibola, wind-surfa, paddle surfa, mahai-tenisa eta beste zenbait kirol esparru.
Fortuna Kirol Elkarteak harrobiko kirolariei laguntza eskaini eta babestea izan du betidanik helburu -lehiaketa izan edo aisialdi modura hartuta-, eta herrikoi ezaugarria duten kirol proben antolaketa. Gure kirol altxorrari begiratu baino ez dago; izan ere, historia luze eta arrakastatsua izan duten hainbat proba dira horren lekuko: Mendi-Martxa, 1941etik, Getaria-Donostia zeharkaldia,1979tik, Paseo Berriko zeharkaldia, edota guztien artean sona handiena hartu duen Behobia-Donostia lasterketa, 1919tik. Proba zerrenda aipagarri honek, klubak kirol proben antolaketarako duen gaitasun eta indarra argi-bistan uzten du, nabarmen; lan bikain hori hainbat sarirekin eskertua izan da: 2003an Hiritar Merezimenduaren domina, 2009an herri-onurakoa aitortu zen kirolaren alorrean Euskadiko biztanleen interesen alde egiteagatik, eta 2012an Urrezko Danborra (Donostiako saririk preziatuena).
Mila bazkide inguru gara, hamar kirol sekzioz hornituta eta baliabide fisikoei erreparatuta, bi udal kiroldegi kudeatzen ditugu Pio Baroja eta Kontxako egoitza. Piraguak eta taulak gordetzeko erabiltzeaz gain, itsasoarekin loturiko hainbat kirol-ekintza eta ikastaro eskaintzen dira bertan.
Gaur egun, Fortunak, gizarte osoak bezala, une zailak bizi ditu pandemiaren ondorioz, etorkizunari baikortasunez begiratzen dio, eta bere kirol-ekintza zabala hobetzeko eta handitzeko ilusioz. Horregatik guztiagatik, klub historiko, ireki eta eredugarri bat ordezkatzeko legezko harrotasunetik, ongi etorria ematen dizuet dibulgazio- eta informazio-orri honetara, eta baliagarria izatea espero dut.
Agurrik beroena,
Enrique Cifuentes Torres
Pío Baroja, 47 - 20008 Donostia - San Sebastián (Gipuzkoa)
T. 943 214 900 - F. 943 217 177
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.