Running
Atletismorako zaletasuna
Fortuna Kirol Elkarteak betidanik izan du atletismorako zaletasun berezia. 1916 urtean, beste klub batzurekin, Gipuzkoako Atletismo Federazioaren sortzaile izan zen. Behobia-Donostia lasterketaz gain, historian zehar beste hainbat atletismo-proba antolatu ditu. Kontraesana irudi arren, duela hamarkada luze bat atletismo-sekzioa desagertu zen gure klubean.
Behobia-Donostia lasterketaren ingurumarian, Fortuna Kirol Elkarteak Heuk proba Ezan kirol-egitasmoa abian jarri zuen, emakumeen artean kirol praktikarako joera sustatzeko asmoz eta korrika-mundurako hurbilketa errazago bat lortze aldera, guztiz doako diren entrenamendu gidatuak eskainiz.
Sekzio honen bitartez, kirola praktikatzeak dituen onuraz jabetuta dabilenari, beste urrats bat ematen lagundu nahi diogu. 2023an Behobia-San Sebastián-ek eta Super Amara BATek (Bidasoa AtletikoTaldea), 50/50/25 proiektuari laguntzeko ekintza gisa, Biziki proiektua jarri zuten abian, Gipuzkoako hainbat tokitan 14 urtetik aurrerako adinean talde mistoan entrenatzeko zerbitzua eskaini ahal izateko, maila guztietan eta emakumeengan arreta berezia jarrita. Entrenamenduak une oro gainbegiratuko dituzte entrenatzaile tituludunek.
BIZIKI - 50/50/25
Erlazionatutako estekak
Entrenamenduak
Donostia
BIZIKI 50/50/25
Egunak: asteartea-osteguna
Ordutegiak (aukeran): 07:00-08:00, 18:00-19:00 eta 19:00-20:00
Tokia: Fortunaren Kontxako Hondartzako Lokaletik (Kontxako erlojuen azpian).