Arrauna

Fecha: A partir del 30 de Junio

Arrauna

Banco Fijo y Móvil

Arrauneko atala 80ko hamarkadako hasieran abiatu zen. Klubeko hainbat arraunzaleren erronka izan zen -Iñaki Otxoa, Fernandez Teran eta Txomin Hernandez, nabarmenenak- tostetako arrauna bultzatzea deliberatu zuten, eta ekimen horretatik sortu zen traineruaren egitasmoa.

Arraun saio ugari egin du urteotan gure traineruak eta 80ko hamarkadan hiru bandera bereganatu zituen eta Kontxako Banderan sailkatu eta parte hartzeko ohorea izan zuen. 1989ko urtea ere emankorra gertatu zen arraun sekzioarentzat, Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa eta Errenteriako bandera irabazi baitzituen.

Aipatzekoa da, gainera, azken urteotan emakumezkoen partaidetza arraunean, eta, horrekin batera, hainbat emaitza azpimarragarri, Gipuzkoako Batel Txapelketa eta Euskadiko Trainerilla Txapelketaren lehen edizioa, besteak beste.

Egun, arraun sekzioak bitara jarduten du:

remo inside

Senior eta gazte mailako batel eta trainerilla txapelketei begira jarduten du sekzio honek, gizonezko zein emakumezkoetan, Kaiarriba arraun elkarteko Donostiarra traineruarekin elkar lanean.

Tripulación Senior

Sekzio honetan klubeko arraunlari ohiak biltzen dira euren arraunzaletasuna asetzeko asmotan. Yola modalitateko estropadatan hartzen dute parte, baita Espainiako Txapelketan ere.

Ekaina

Kontxako Beteranoen Estropada

Kontxako beteranoen estropada berriki Fortuna K.e.-k antolatutako proba da eta ABE-ko (Arraunlari Beteranoen Elkartea) Liga barruan.