Mahai Tenisa

Fecha: A partir del 30 de Junio

Mahai Tenisa

Zaletasuna eta harrobia sortzen

Aspaldiko urtetan, klubak egoitza Kanpanario kalean zuenean mahai teniseko sekzioa izan bazen ere, aro berri honetan, 2009an abiatu da sekzio hau; Etxadi klubak utzitako sekzioa geure egin dugu eta Fortuna klubaren barruan txertatu.

Atal honetan arduraduna Alexei Emelianov maixua da, bere garaian, profesional mailan urte asko jokalari gisa emandakoa, eta egun entrenatzaile lanetan murgildua. Helburua, orohar, Fortuna klubaren barruan tenis sekzio bat gauzatzea da oinarritik hasita; zaletasuna piztu eta harrobia zainduz.

Helburua gaztetxoak kirol modalitate honetara erakarri eta animatzea da, bide batez, kirola bera eta kluba ezagutu dezaten. Adin eta maila guztitako jokalariak dauzkagu eta entrenamenduen seriotasuna baztertu gabe, dibertigarria izatea lehenesten dugu

Entrenamenduak

Entrenamenduak Pio Baroja kiroldegian egiten dira, astelehenetik ostirala bitartean, eta asteburutan, goiz nahiz arratsaldetan. Ordutegiak jakin nahi izanez gero, kiroldegira deitu edo zuzenean Alexeirekin harremanetan jarri.

Ataleko Arduraduna

ALEXEI EMELIYANOV
Tel.: 626 212 908
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

Instalazioak