Mendia
Zaharrenetako bat
Mendiko sekzioa, joan den 1913 urtean sortu zen eta Fortuna Kirol Elkarteko zahar eta emankorrenetakoa da. Kirol ekintza hau sustatze aldera, azken hamarkadatan era ezberdinetako ekitaldiak antolatu dira, irteerak, txangoak, altuera lehiaketak eta ibilaldiak; hain zuzen, hauetako bat, Mendi Ibilaldia, Estatu osoan zehar urteoro egiten den ibilaldi zaharrena da; 1941ean abiatu zen eta honez gero, hutsik egin gabe, 72 edizio bete ditu, aurten ekainean egin zenarekin, alegia. Eta urtez urte ibilbide ezberdinak eginez, gainera.
Mendiko sekzioa 2018an 199 federatu ditu, halaber, gaztetxoen artean mendirako zaletasuna txertatzen saiatzen da eta, horretarako, hainbat ikastetxerekin –Luberri eta Jakintza bereziki- hitzarmenak lotu ditu ikasleekin mendi irteerak egiteko, batzutan, edota eskalada saioak eta kanoi jaitsierak.
Dokumentuak
Erlazionatutako Estekak
55+ Mendi irteera talde berria
Mendira joateari utzi diozu? Bakarrik ez duzu joan nahi?
55 urtetik gorakoentzako mendi irteerak egiteko talde berri bat sortu dugu. Ostegunero Pio Baroja kiroldegian geratuko da astebukaerako irteerari buruz hitzegiteko eta rokodromoan entrenamendua egiteko aukerarekin.
Interesa edo galderarik baduzu, idatzi mesedez: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.