Donostia - Hondarribia
Talaia bidea
Itsasoaren gainetik korrika
Mendi trail / Martxoak 23
Donostia-Hondarribia trail-a mendi lasterketen egutegian erreferente izan nahi duen proba berezia, bere lemak dioen bezala itsasoaren gainetik korrika eginten delako…eta baita gurutzatu ere.
Lasterketaren zati handienak TALAIA BIDEA jarraitzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiak ein handi batean egokitua eta bi naturgune babestu zeharkatzen dituena, Ulia eta Jaizkibel mendiak. Hori dela eta gomendatzen da Mendizaletasunerako Praktika onen Dekalogoa jarraitzea.
Ibilbidea Donostiako Gros auzotik Uliara igoz, Kutraia bidetik Platako faroraino, handik Pasai San Pedrora jaisteko eta Donibanera pasatzeko, ondoren Kalaburtzatik gora Jaizkibelera igotzeko lehenengo dorreraino, eta gainetik dorrez-dorre ipar eta hegoaldera ikuspegiak ditugula, Txingurriarrin beheranzko bide luzea hartu arte Biosnar lurmuturreraino, itsasoa ia ukituz Artzukoporturaino iritsiko gara, bertatik Guadalupera igo eta Hondarribiko kasko zaharra zeharkatuz helmugarantz.
Ulia eta Jaizkibel arteko pasabidea antolakuntzak ezarritako txalupen bidez egingo da. Txiparen teknologia bidez itsas zeharkaldian igarotako denbora ez da gaineratuko azken denboran.
Documentazioa
Informazio orokorra
Izen-ematea urtarrilaren 16ean eguerdiko 12:00etan irekiko da.
AURTEN lehengo urtean bezala EZ DA ZOZKETARIK EGINGO, izena ematea momentuan egingo da.
Gutxienez 10 inskripzio dituzten pertsonek, urtarrilaren 7tik 12ra izen-ematea ziurtatua izango dute.
Gainerako plazak (500 arte) izen-ematea irekitzen den unean egongo dira eskuragarri, eta, hauek amaitzerakoan, itxaron-zerrenda irekiko da.
Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan ekitaldiak@
LASTERKETAREN INFORMAZIOA:
Irteera: 9:30tan Donostia (Kataluinia Plaza- Gros)
Helmuga: Hondarribia (Harresilanda kalea)
Distantzia: 30,8 Km
Goranzko desnibela: 1.300 m
Gehienezko parte-hartzea: 500 korrikalari
Garraioa Hondarribiatik Donostiara: 7:45h-8:00. Jostaldi Udal Pilotalekutik (ikusi kokapena). EZ DAGO garraio antolaturik lasterketa ondoren Donostiara. Garraio publikoa. http://www.ekialdebus.net/
Consigna: Irteeran, Kataluinia plazan, jasotzea helmugan.

