CD FORTUNA K.E.-tik pertsona bat kontratatu nahi dugu Pio Barojako instalazioen harrera-posturako. Ordutegia, arratsaldeko txandan. 15:30etik 22:30era izango da.
Funtzio eta erantzukizun nagusiak:
- Instalazioetarako sarbideak kontrolatzea.
- Jendearentzako arreta: ikastaroei, ordutegiei eta ekitaldiei buruzko aurrez aurreko informazioa ematea.
- Jendearentzako arreta: telefono / posta elektroniko bidezko informazioa ematea.
- Ikastaroak eta jarduerak saltzea.
- Ikastaroen kudeaketa administratiboa: ikastaroak abiaraztea, altak eta bajak, etab.
- Instalazioen gaineko erantzukizun osoa momentu puntual batzuetan.
- Larrialdi-protokoloak kudeatzea.
- Instalazioak kontrolatzea eta ixtea.
- Goizetako txandarekin komunikazioa behar bezala kudeatzea.
- Beti sor daitezkeen hainbat ezustekoei aurre egitea.
Bete beharreko baldintzak:
Alderdi teknikoak
- Administrazio-kudeaketako prestakuntza baloratuko da.
- Office programak menderatzea (Excel eta Word, batez ere).
- Administrazio-errekurtsoak kudeatzeko programa informatiko espezifikoak ezagutzea.
- Mezularitza-programak ezagutzea, hala nola posta elektronikoa eta sare sozialak.
- Kirol-sektorearen eta klubaren testuinguruaren inguruko sentsibilitatea eta ezagutza izatea, bezeroei eta bazkideei gomendioak egin ahal izateko.
- Bezeroekin komunikazio argia eta eraginkorra izateko gaitasuna.
- Euskara jakitea behar-beharrezkoa izango da (PL2 – B2 titulazioa).
- Gimnasio edo kirol-instalazioetan antzeko lanpostuetan izandako esperientzia oso balioetsiko da.
Trebetasunak
- Pertsona autonomoa, bezeroarenganako orientazioa eta taldean lan egiteko gaitasuna dituena, laguntzeko prest dagoena, eskuzabala, atsegina eta gogo bizia sortzen duena.
- Pertsona proaktiboa izan beharko du gainera, ekimena duena, antolatua eta izaera sendokoa.
Eskaintzen ditugun onurak:
- Soldata lehiakorra.
- Asteko 35:10 orduko lanaldia, 26 opor-egun (astelehena-ostirala), instalazioetara doan sartzea eta beste onura batzuk.
- Lan-giro bikaina.
- Proiekzioko proiektu erakargarri batean parte hartzea.
Interesatuta bazaude, bidali zure hautagaitza Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.