Fortuna K.E. Danborrada Berria

2025eko danborradetarako baldintzak aztertu eta gero, dauden danborraden ibilbideak ikusi ondoren, eta jakinda, gainera, zentroak ez duela ordu librerik eta Antiguoko kaleetan urtarrilaren 20an, 3:30etik 15:15era ateratzeko aukera dagoela, gure danborrada urtarrilaren 20an izango da, 10:30etik 14:30era. Pio Baroja kiroldegiko egoitzatik abiatuko gara 10:30etan eta, Antiguoko kale batzuk zeharkatu ondoren, Kontxako hondartzaren egoitzan amaituko dugu.

Partaidetza-kuotari dagokionez, lehenengo urte honetan, danborradako parte-hartzaile bakoitzak izan nahi duen jantziaren araberakoa izango da; izan ere, aukeratutako jantzia neurrira egingo da eta pertsona bakoitzarena izango da:

1. Sukaldaria 125 €
2. Urketaria 200 €

Plazak mugatuak dira, baita edizio honetan konpainiaren parte izango diren urketarien jantzien kopurua ere. Bai plaza erreserbatzeko eta baita jantzi mota aukeratzeko ere, posta elektroniko honetan erantsi den galdetegian izena eman behar da, inskripzio-ordena errespetatuz.

Hasierako 80 plazak bete ondoren (28 urketari eta 52 sukaldari), mezu elektroniko bat bidaliko dizuegu danborraren/upelaren eta jantziaren behin betiko baieztapenarekin, eta, horrekin batera, dagokion ordainketa egiteko behar diren informazioa eta datuak bidaliko dizkizuegu. Ordainketa jasotzen ez bada, ulertuko dugu eskatzaileak uko egiten diola parte hartzeko asmoari, eta baja emango diogu inskripzioari, itxaron-zerrendan geratzen diren pertsonei plaza hori eskainiz.

Dakizuenez, abuztutik aurrera, kluba Behobia-SS lasterketaren edizio berriaren antolakuntzan murgilduta egongo da eta egun horretarako, danborrada berriaren kudeaketa aurreratua eta jantzien jantzigintza antolatuta izan nahi ditugu.

Anima zaitezte eta goza dezagun egun handi honetaz elkarrekin. Gora C.D.Fortuna K.E. eta Gora Donostia!!!!!!!!!!!   

Kirol Ekintzak y jai egunak Pio Barojan Aste Santua eta Pazko astean

Hauek dira Pio Baroja Kiroldegia jaieguna izateagatik itxita egongo diren egunak eta aste santuan eta pazko astean Kirol Ekintzak ikastaroak emango diren egunak:

Itxiera egunak: Apirilak 6,7 eta 10.

Umeen ikastaroak (-16): Apirilaren 3tik 16ra EZ dago Kirol Ekintzak ikastarorik 

Helduen ikastaroak (+16): 

  • Apirilaren 3tik 10era EZ dago Kirol Ekintzak ikastarorik. 
  • Apirilaren 11tik aurrera BAI 

Zure mendi federazio-lizentzia berritu edo tramitatu dezakezu

Zure lizentzia gurekin tramitatzeko edo berritzeko ondorengo aukerak ematen dizkizugu:

- Etorri Klubak Pio Baroja Kiroldegian dituen bulegoeatara.

- Deituguzu 943 214 900 telefonora.

- Formularioa bete eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. -era bidali.

Gainera, Fortuna Kirol Elkartearekin federatuz gero, Pio Barojako rokodromoaren abonuetan eta klubaren beste instalazioetan eta produktuetan deskontuak lor ditzakezu.

Federazioko tarifak hemen ikusi ditzakezu.

XIV. Gabon Kontxapuzoia (Solidarioa)

Abenduaren 25ean, Gabon Eguna, eguerdiko 12etan Fortuna K.E.ak ohiko “Gabon Kontxapuzoia” antolatuko du. Aurtengo Kontxapuzoia Donostia ospitaleko Onkologia Pediatrikoko Eguneko Ospitalearen alde izango da.

Kontxapuzoi honen helburua eguneko ospitalearen gunean (2. Urdina) tratamendu onkologikoan dauden haurrentzat ingurune lagunkoiagoa sortzea izango da.

Tratamendu Onkologikoetan faktore psikologikoa funtsezkoa da. Horregatik, Donostia Ospitalearen proiektua partekatu nahi dugu, haurrek tratamendua jasotzen duten espazioa antsietatea murrizten eta gogo-aldarte positiboagoa lortzen lagunduko duen espazioa izan dadin.

Izen ematea / Dohaintza

25an bertaratu ezin dutenenek  ba daukate  aportazioa egiterik “TOLDO 0” ren bidez. “Toldo 0” aukera hau,  urtarrilaren 6a arte irekita egongo da.

25an goizeko 11:30 tik aurrera Izen-emateak Fortuna Kirol  Elkartearen Kontxako Egoitzan (Kontxako Erlojupean) ere egin ahal izango  dira.

Izen ematea: 15,00€

Izen-ematea / Doahintza

Fortuna Kirol Elakartearen Mendi Ibilbideari Saria

Urriaren 18an Euskal Mendizale Federazioaren Mendeurrenaren Gala ospatu zen Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Ekitaldian eskertu eta saritu egin zen Nafarroako Alpinismo Federazioa 1924an sortu zenetik ehun urte igaro diren pertsona eta entitateen lana, hain zuzen ere, mendizaletasunagatik edo euskal mendizaletasunaren alde egindako lanagatik gehien nabarmendu direnen lana.

Ospakizunean hainbat agintari eta euskal mendizaletasunik nabarmenenetako batzuk izan ziren, hala nola Alberto Iñurrategi, Edurne Pasaban edo Martin Zabaleta, 1980an Everesteko gailurra zapaldu zuen lehen euskalduna, Passang Temba sherparekin batera. 40 urte geroago, biak berriro elkartu ziren Mendeurrenean.

Fortuna Kirol Elkarteak egindako ibilbidea saritzen zuen sarietako bat jaso zuen, eta C.D. Eibar, Bilbao Alpino Club, Club Deportivo de Bilbao eta Baskonia Mendi Taldea ere saritu zituzten; guztiak ere Elgetako Federazioaren sortzaileak 1924an.

Enrique Cifuentes presidenteak ordezkatu zuen ekitaldian Fortuna Kirol Elkartea.


Europa Biltzar Jauregiko ekitaldi-aretoaren itxura.


C.D. Eibar. Bilbao Alpino Club, Club Deportivo de Bilbao, Baskonia Mendi Taldea eta Fortuna K.E-ko ordezkariak.


Taldeko argazkia Gala amaitzean.

Gabonetako saskiaren zozketa 2024

GABONETAKO SASKIAREN ZOZKETA SUPER AMARA - CD FORTUNA

Super Amararen laguntzari esker, 500€-ko gabonetako saski bat zozketatuko dugu txartela erosi dutenen artean.

Txartel irabazlea 2024ko abenduaren 22ko Gabonetako zozketa bereziaren azken 4 zifrekin bat datorrena izango da.

Gabonetako zozketa bereziaren ondorengo egunetan argitaratuko da zenbaki irabazlea.

Zalantzarik izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan.

Saskiko produktuak definitzeke.

2021eko Kontxapuzoi solidarioa bertan behera

Covid-19aren kasuen gorakada dela eta, aldageletako edukiera kontrolatzeko zailtasuna dela eta, abenduaren 25eko XIV. Kontxapuzoi solidarioa bertan behera utzi behar dugu.

Gure aldetik, ahal dugun guztia egingo dugu 2022. urtean Kontxako hondartza berriro ere solidaritatez bete dadin.

Beraz, 2022-ko abenduaren 25-ean ikusiko dugu elkar.

Mila esker zuen ulermenagatik.

IKASTAROETAKO ARAUTEGIA

  • Ikastaroaren kontratazioak eta ordainketak arautegia irakurri eta onartu izanaren konpromisoa dakar. Arautegi hau iragarki taulan agerian dago.

  • Ikastarora, soilik kontratatutako egun eta orduetan joan ahal izango da.

  • Ikastaroak norberak egiteko dira, ezin da ikastaroko titularra beste pertsona batengatik ordezkatu

  • Matrikularen dirua ez da itzuliko, baldin eta gutxienez, ikastaroa hasi baino HOGEITA BAT egun lehenago eskatzen ez bada. Diru itzulketa banku transferentzia bidez egingo da eta sortutako komisio gastuetaz erabiltzailea egingo da kargu.

  • Irakaslea aldatzeak ez du, inolaz ere, ikastaroaren dirua itzultzea ekarriko.

  • Fortuna K.E.-ak, ikastaroa hasi ondoren ezinbestez eten beharko balitz, egin ez den ikastaro zatiaren dirua itzuliko du.

  • Ikastaroa egin ahal izateko gutxieneko ikasle kopurua osatu beharko da ikastaroa hasi baino hiru egun lehenago. Gutxieneko lagun kopururik osatu ez bada, ikastaroa ez da egingo eta izena eman dutenei banku transferentzia bidez dirua itzuliko zaie, ahal den eperik laburrenean.

  • Ikastaro bakoitzari dagokion egutegia www.cdfortunake.com web orrian kontsultatu ahal izango duzu.

  • Ikastaroaren dirua itzultzeko eskaera, 2021ko irailaren 23an amaituko da.
Ate Irekiak Pio Baroja Kiroldegian

MAIATZAREN 10EAN ATE IREKIEN JARDUNALDIA OSPATUKO DUGU PIO BAROJA KIROLDEGIAN.

Egun horretan hainbat ikastaro eskaintzen dira, bakoitzak bere ordutegiarekin, edonorentzat jarduera ezberdinak doan probatu ahal izateko eta Pio Baroja kiroldegian urtean zehar eskaintzen diren ikastaroak ezagutzeko.

Ikastaroen ordutegia honako hau izango da:

  • 9:00-9:45: Pilates Makinak.
  • 10:00-10:45: Full body.
  • 10:15-11:00: Pilates.
  • 12:00-12:45: K-stretch.
  • 13:30-14:30: Zumba.
  • 15:00-15:45: Sevillanak.
  • 15:00-15:45: Aeroyoga.
  • 16:15-17:10: Total Training.
  • 17:15-18:00: Ekialdeko Dantzak.
  • 18:00-18:45: Sevillanak infantila.
  • 18:45-19:30: Full body.
  • 19:00-20:00: Yoga.

Parte hartu nahi izanez gero, online kirola.cdfortunake.com webgunean izena eman dezakezu edo aurrez aurre Pio Baroja kiroldegiko harreran.

Paseo Berriko Igerialdia - Azken orduko neurriak

AZKEN ORDUKO NEURRIAK

Jakinaren gainean egon zaretenez, gure kostaldean “marmoka” antzekoak dabiltza, “karabela portuguesa” (Physalia physalis)* izenez ezagunak. Egoera honek, abuztuaren 15ean hurrengo neurriak hartzea behartu gaitu:

  • Neopreonaren erabilera onartzea. Azken sailkapenerako ez da parte-hartzaileen artean bereiziko neoprenoa daramaten ala ez.
  • Donostiako Badia garbitzearen ontziak igerialdiak hasi aurretik bigarren garbiketa egitea.

Eskerrik asko zure harretagatik.

*Oharra: igerialdia itsasbeherarekin eta ia haizerik gabe egingo da. Galdetutako adituek diotenez, karabelak arratsaldez, itsasgorarekin eta ipar haizearekin ugariago azaltzen direla, beraz, arrisku maila baxua izango da.

GIPUZKOAKO IGERIKETA FEDERAZIOAREN KOMUNIKATUA

Neoprenoaren erabiltzea Pasealeku Berriko igerialdian.
Gure kostaldearen egungo egoera eta Physaliaphysalis-en inbasioa (Portugalgo karabela bezala ezagunagoa) aztertu ondoren, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak, salbuespen gisa, neoprenozko jantziak, hanka osoak estaltzen dituzten bainujantziak edo kirolarien gorputza estaltzen duten lykrak erabiltzea baimendu du 2023ko abuztuaren 15ean egingo den Pasealeku Berriko igerialdian.

Neurri horrek aukera emango die kirolariei bainujantzien FINA araudiari buruzko hamabosgarren puntuko (Jarraibideak) laugarren atala kontuan hartu gabe sailkatzeko.

Gainerako puntuak nahitaez bete beharrekoak dira.

Covid ziurtagiria Pio Baroja Kiroldegian

Abenduaren 15ean, asteazkena, Eusko Jaurlaritzak Covid ziurtagiria edo pasaportea aurkezteko betebeharra ezartzen duen dekretua argitaratu du, hainbat espaziotara sartzeko (besteak beste, kirol-instalazioetara). Donostia Kirolak ohartarazi digu kiroldegiko erabiltzaileei jakinaraztea nahitaezkoa izango dela hemendik aurrera ziurtagiri hori aurkeztea instalaziora sartzeko.

Oraindik sistema informatikoa eta gailuak prestatzen gabiltza eta kiroldegira etortzean esango zaizue nola egingo dugun hemendik aurrera. Martxan dagoenean Covid ziurtagiriaren baliozkotasuna instalakuntzako sarreran egiaztatuko zaizue eta datu basean erregistratuko dugu hurrengo aldietan pasaportea erakustea ez delarik derrigorrezkoa izango. Erabiliko den aplikazio mugikorrak bermatuko du instalazioetako erabiltzaileen osasun-datuak ez direla inon gordeko.

Pio Baroja Kiroldegitik instalazioetako erabiltzaile guztien laguntza eta pazientzia eskatu nahi dugu, prozesu honek ahalik eta azkarren eta enbarazu gutxien eragin dezan. Halaber, gogoratu birusaren transmisioa ekiditeko garrantzitsuena orain arteko neurriak betetzen jarraitzea dela, hau da, maskararen erabilera egokia eta guneen aireztatzea.

Mila esker zuen laguntzagatik.

Nola eskatu Covid ziurtagiri digitala

Multikirola Aste Santu eta Pazko astean Pío Baroja kiroldegian

MULTIKIROLA PIO BAROJA KIROLDEGIAN ASTE SANTU ETA PAZKO ASTEAN

Urtero bezala, Fortuna Kirol Elkartetik 4tik 12 urtetako gaztetxoentzako Multikirola ikastaroak eskaintzen dizkizuegu aste santuan eta pazko astean ere kirola egiten dibertitzen jarraitzeko.

4 urtetik 6 urtera "Eskalada eta jokoak" eskeintzen da. Eta 7 urtetatik 12ra Multikirola (eskalada + esgrima + mahai tenisa).

Izen-ematea egiteko sartu hemen edo etorri Pio Baroja Kiroldegira.

PLAZA MUGATUAK

Inscríbete

Donostia - Hondarribia traila martxoaren 27an ospatuko da

Aurten dena ondo badoa, Donostia – Hondarribia Talaia Bidea trailaren 10. edizioa, Martxoaren 27an ospatuko da. 2020ko izen-emate kupoa banatuta dagoenez, aurten ez da zozketa, ez izen-ematerik irekiko. 2020ean izen-emandako pertsonek email bat jasoko dute aurki informazio gehiagorekin.

2021eko Paseo Berriko igerialdia bertan behera

BESTE URTE BAT ESKU HUTSIK

Uda honetan Kontxako hondartzan edozein ekitaldi egitea oso zaila denez, Donostiako Aste nagusiko kirol ekitaldirik ikusgarrienetarikoa, Paseo Berriko zeharkaldia, bertan behera utzi behar dugu.

Gure aldetik, ahal dugun guztia egingo dugu 2022. urtean Zurriolako eta Kontxako hondartzak igerilariez betetzeko. Eta nola ez, Paseo Berria ere bai, noski!

Beraz, 2022-ko abuztuaren 15-ean elkar ikusiko gara.

Mila esker zuen ulermenagatik.

Uda honetan, kirola eginez goza dezagun

UDA 2024

Udararo bezala, Fortuna Kirol Elkartetik ikastaro aukera zabala eskaintzen dizuegu, uda honetan helduok zein txikiok kirola egiten goza dezagun.

Gure Kontxako egoitzan itsasoko jolas-jarduerak eskaintzen ditugu, bodyboard, paddle surfa edo multikirola (jarduera desberdinak egiten dira), non Kontxako badiaren esparru paregabean kirola eginez gozatuko dugun.

Bestalde, Pio Baroja kiroldegian eskalada, esgrima, mahai tenisa edo multikirola (jarduera desberdinak egiten dira) ikastaroak eskaintzen ditugu. Bertako rokodromoa eta esgrima-instalazio paregabeak aprobetsatuko ditugu.

Gainera, Ondarretako eta Zurriolako hondartzetan boleibol ikastaroak eskaintzen ditugu.

Izena emateko prozesuak urtero bezala jarraituko du, lehendabizi www.donostia.eus webgunean aurrez izena eman beharko da eta ondoren zozketa bidez plazak esleituko dira.

Izen-emate Prozesua

www.donostia.eus

  • Aurre izen-ematea: Maiatzaren 6tik 9ra.
  • Zozketa: Maiatzaren 10a.
  • Plazen ordainketa: Maiatzaren 13etik 16ra.
  • Plaza libreen erosketa: Maiatzaren 27tik aurrera. (Hondartzako egoitzan ekainaren 1etik aurrera)

Deskargatu UDA eskuorria

Ikastaroetako Arautegia

Aurre izen-ematea