Abenduaren 25ean, Gabon Eguna, eguerdiko 12etan Fortuna K.E.ak ohiko “Gabon Kontxapuzoia” antolatuko du. Aurtengo Kontxapuzoia Donostia ospitaleko Onkologia Pediatrikoko Eguneko Ospitalearen alde izango da.
Kontxapuzoi honen helburua eguneko ospitalearen gunean (2. Urdina) tratamendu onkologikoan dauden haurrentzat ingurune lagunkoiagoa sortzea izango da.
Tratamendu Onkologikoetan faktore psikologikoa funtsezkoa da. Horregatik, Donostia Ospitalearen proiektua partekatu nahi dugu, haurrek tratamendua jasotzen duten espazioa antsietatea murrizten eta gogo-aldarte positiboagoa lortzen lagunduko duen espazioa izan dadin.
Izen ematea / Dohaintza
25an bertaratu ezin dutenenek ba daukate aportazioa egiterik “TOLDO 0” ren bidez. “Toldo 0” aukera hau, urtarrilaren 6a arte irekita egongo da.
25an goizeko 11:30 tik aurrera Izen-emateak Fortuna Kirol Elkartearen Kontxako Egoitzan (Kontxako Erlojupean) ere egin ahal izango dira.
Izen ematea: 15,00€