Pilates Ikastaroak

PILATES

DESKRIBAPENA:

Pilates-a, XX. Mendearen hasieran Joseph Hubertus Pilatesek sortutako entrenamentu sistema fisiko eta mentala da. Honek gimnasian, traumatologian eta yogan zituen ezagutzetan oinarritu zuen, dinamismoa eta indar muskularra, kontrol mentalarekin, arnazketarekin eta erlaxazioarekin lotuz.

ZER LANTZEN DA / HELBURUA:

Lurreko pilates-a, koltxoneta baten gainean egiten da, tresnekin (ruloa, baloia, uztaia, banda elastikoa…) edo inungo tresnarik erabili gabe, eta Pilates medotoaren oinarrizko teknika guztiak batuz: bizkarrezurraren eta pelbisaren mugikortasuna eta egonkortasuna, sorbalden jarrera egokia, exekuzioa kontrolatuz, mugimendu eta kontzentrazio arintasuna, guztia arnasketarekin lagunduz. Nahiz eta entrenamendu lasaia dirudi, oso bizia da.

Jarduera honek muskulua aldatzen eta definitzen laguntzen du, luzatze eta gogortzen den bitartean. Lesiorik gabeko entrenamendua: gorputza lantzea eta tonifikatzea ahalbidetzen du, arriskurik gabe, eta, aldi berean, muskulu-talde guztiak landuz.


NORI ZUZENDUA:

Ikastaro hau 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago.

 

BEHARREZKO MATERIALA ETA ARROPA:

Kirol-arropa.

 

NOIZ (egunak eta orduak):

Astelehen eta asteazkenetan 10:00etatik 10:55era; 11:00etatik 11:55era; 18:00etatik 18:55era.

50+
Astearte eta ostegunetan 10:00etatik 10:55era.

Pilates
Pilates
Pilates

Instalazioak