Ohiko Batzar Orokorraren deialdia

OHIKO BATZAR OROKORRA

Elkartearen Urteroko Ohiko Batzar Orokorra deitzen da 2021ko Maiatzaren 7an, arratsaldeko 19:00ean lehenengo deialdian eta 19:30ean bigarren deialdian, Pio Baroja  Udal Kiroldegian honako Gai Zerrendarekin:

  1. Ongi Etorria eta sarrera.
  2. Aurreko asanbladako aktaren onespena ondo ba lego.
  3. Elkartearen gaur egungo egoeraren txostena
  4. Kontuen egoera, kuoten eta aurrekontuen informazioa.
  5. Eskakizunak eta galderak.
Covid19 Neurri eguneratuak

COVID19 NEURRI EGUNERATUAK

Maiatzaren 9tik aurrera indarrean dauden COVI19ren prebentzio eta babeserako neurri berriek honelako eragingo dute Pio Baroja kiroldegian:

Astelehenetik larunbatera itxiera 22:00tan izango da.
Aldagelak irekita egongo dira, gehienez 3 pertsonako aforoarekin.
Aforoa berdin mantentzen da, %50ean.


Honetaz gainera, gogorarazi behar dugu musukoaren erabilera derrigorrezkoa dela uneoro kiroldegian.

Eskalatzen ikasi nahi duzu?

KIROL EKINTZAK 20-21 AZKEN HIRUHILEKO IZEN-EMATEAK IREKITA

 

eskalada keAzken hiruhileko Kirol Ekintzak 20-21 eskaladako ikastaroetan izena eman dezakezu. Azken hiruhileko honetako ikastaroak apirilaren hasieran hasi eta ekainaren amaieran amaitzen dira. 

Ikastaro hauek eskalada egiten hasi nahi duten pertsonei zuzenduta dago, eskaladaren alderdi oinarrizkoenak ezagutzeko, bai teknikoak, bai praktikoak, baita aurretik ezagupena izanda monitore batek gidatutako hobekuntza nahi dutenei ere.

Aste Santu eta Pazko Astean Multikirola Kontxan 6-18 urte

Aste santu honetan, Fortuna KEak gure Kontxako egoitzan, MULTIKIROLA ikastaroak eskainiko ditugu 6 eta 18 urte bitarteko neska-mutiletzat. Bertan, itsasoko hainbat jolas-jarduera egingo dituzte (Paddle Surf, Piragua, Surf, BodyBoard, XL taula).

 

actualidad semana santaIkastaroa egunero emango da, 10: 30etik 12:30tara.

Aste Santuan (martxoak 29 – Apirilak 4), Pazkoan (apirilak 5 – Apirilak 11) edo bi astetan izena emateko aukera egongo da.

Astebeteko prezioa 80 eurokoa da, eta biak aukeratuz gero, 150 eurokoa.

Ezinbestekoa da bakoitzak bere neguko neoprenoa eramatea.

Izena emateko klikatu hemen 

 

Udaran kirola eginez goza dezagun (Helduak)

UDA KIROL EKINTZAK ARETO 2024 

Urtero bezala, Fortuna Kirol Elkartetik ikastaroak eskaintzen dizkizue udan kirola egiten dibertitzen jarraitzeko.

Uda Kirol Ekintza Areto ikastaroak Pio Baroja kiroldegian urtean zehar egiten diren ikastaroen jarraipena dira.

Uda honetan Full Body, Total Training, Pilates, Pilates Makinak, K-Stretch, Zumba eta Salsaton ikastaroak eskainiko dira.

Ikastaro horiez gain, UDA kanpainako ikastaroak ere eskaintzen ditugu: Eskala, Esgrima, Mahai-tenisa, Boleibola, Body Board eta Paddle Surf.

Eman izena