Yoga | Yoga Aéreo

YOGA | YOGA AÉREO

DESKRIBAPENA:

Yoga milaka urteko sustraiak dituen disziplina fisiko eta tradizionala da. Norberaren ezagutzaren eta kontzientziaren bidez ongizate handiagoa lortzera bideratua.

Ez gara soilik alderdi fisikoaz hitzegiten ari, (asanak edo gorputz-jarrerak), Yogak baita arnasketa eta meditazioa batzen ditu. Praktika guzti hoiek batuta Yoga osatzen dute. 

ZER LANTZEN DA / HELBURUA:

Gorputzaren bidez, burua, gorputza eta emozioak lotzen dituzten mekanismoen behaketan sartzen gara, hazkunde pertsonalera, estresaren kudeaketara bideratuz, eta beraz, ongizate eta harmonia handiago batera.

Lurreko yogaren estiloari dagokionez, klaseetan Hatha Yoga eta Vinyasa Flow nahasten dira, eta bata edo bestea nagusitzen da egunaren eta ikasleen arabera.

Estilo guztietan, aireko yoga barne, gorputzaren zaintza garrantzitsua da.

 

  • HATHA YOGA

Gehien praktikatzen den estiloetako bat da. Bide aszetikoa da, nahiz eta mende honetan fisikora gehiago biderat. Ikuspegi holistikotik begiratuta, praktika fisikoa kontzienteki egiten badugu, gorputzak gure barrurantz eta giza izaeraren parte diren alderdi mental, emozional eta espiritual horietara guztietara eramango gaitu.

Hori da Yogaren edertasuna, bakoitzak modu ezberdinean esperimentatzen du eta bere bizipenen eta beharren arabera gozatzen du. Hatha Yoga sustraia da, eguzki-agur dinamikoak eta gorputz-jarreren irautea konbinatzen dituena.

  • VINYASA FLOW

Hatha Yoga lurra bada, Vinyasa Flow ura da. Mugimenduen arintasunaren bidez, arnasketarekin konbinatuta, meditazioa mugimenduan egitea lortzen dugu.Ujjayi arnasketarekin batera, kontzentrazioa, lasaitasuna eta energia lortzen ditugu.

  • AIREKO YOGA

Eragin ugari dituen estiloa da. Aspaldian, Indian, joguiek landare-zuntzezko oihalak eta sokak erabiltzen zituzten beren gorputzak edo atalak luzatzeko.

SXXan, B.K.S. Iyengar maisuak, besteak beste, kolunpioak, oihalak eta arnesak erabiltzen zituen gorputz-jarreretan sakontzeko.

Gaur egun, kolunpioak erabiliz praktikatzen den estiloa da, gure kasuan, parapente-oihalezkoak. Aireko yogak luzatzen eta indartzen laguntzen digu, grabitate eza eta suspensioa jasaten dugularik.

 

NORI ZUZENDUA:

Ikastaro hau 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago.


BEHARREZKO MATERIALA ETA ARROPA:

Kirol-arropa erosoa.


NOIZ (egunak eta orduak):

 YOGA:
Astelehena 9:00etatik 10:15ra
Asteartea 20:15etatik 21:30ra
Asteazkena  9:00etatik 10:15ra
Osteguna 20:15etatik 21:30ra

AEROYOGA:
Ostirala 15:45etatik 17:10ra

Aeroyoga
Aeroyoga
Aeroyoga

Instalazioak