Arriskurik gabeko abdominalak
ARRISKURIK GABEKO ABDOMINALAK
DESKRIBAPENA:
Arriskurik gabeko metodo abdominalak mugimendu-teknika bat da, Blandine Calais-Germain fisioterapeuta eta anatomistak Mugimenduarentzako Anatomiaren ikerketa-esparruan garatua. Abdominalak jokoan jartzen dituzten mugimenduen progresio bat da, perineoaren, abdomeneko paretaren eta ornoarteko diskoen gaineko arriskuak une oro saihestuz. Horrela, muskulu abdominala sendotu dezakegu, gerrialdean minik sentitu gabe edo inkontinentzia-arazorik izan gabe. Lan honetan, halaber, kaxa torazikoa, sorbaldak eta aldakak malgutzea izango dugu ardatz, abdomeneko muskulaturaren multzo osoak sinergian lan egin dezan. ASR 10 ikasturteko ziklo gisa praktikatzen den metodoa da, 1etik 10erako progresioarekin. Lehenengo kurtsoek, batez ere, metodoaren gorputz-oinarriak instalatzeko balio dute. Gero, maila batetik bestera, mugimendu-sekuentzia bakoitza konplexuagoa eta fisikoagoa bihurtzen da. Gainera, piano-musikarekin praktikatzen den teknika bat da, kontzentrazioa eta jariakortasuna errazteko berariaz konposatua, eta, aldi berean, ongizatea eta harmonia ematen dituena.ZER LANTZEN DA / HELBURUA:
Muskulu abdominalen lau taldeen tonu muskularra eta elastikotasuna hobetzen ditu. Ipurmasail eta hanken indarra hobetzen du. Bizkarrezurraren malgutasuna eta mugimendu-tartea hobetzen ditu. Oreka eta koordinazioa hobetzen ditu. Arnas-ahalmena handitzen du eta malgutasuna ematen dio kaxa torazikoari. Mugimenduaren kalitatea hobetzen du eta POSTURA HOBETZEN du. Eta hori guztia PRESIORIK GABE, hau da, perineoan, gerrialdeko zutabean eta abdomeneko paretan presiorik egin gabe.NORI ZUZENDUA:
Ikastaro hau 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago.BEHARREZKO MATERIALA ETA ARROPA:
Kirol-arropa.NOIZ (egunak eta orduak):
Astelehenetan 17:00etatik 17:55eraAsteazkenetan 13:30etatik 14:25era
Ostiraletan 12:00etatik 12:55era